XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Doña Iñesek eta haren semeak alferretan otoiztu zuten heien mahainean jar zadin.

Bere jana esketik nahi izan zuen beti bildu.

Orok maite zutelakotz, handik eta hemendik asko puxka ukaiten zuen.

Puxkarik hoberenak pobrentzat zagozkan, txarrenak beretzat.

Hor gaizkitu zuen behin doña Iñesek.

Andrea, ihardetsi zion Iñaziok, Jesu-Kristo gure Jauna heldu balitzaizu zerbaiten galdez, ez ote zinezoke zuk ere duzun hoberenetik eman?.

Jainkoak noiz nahi igortzen ziotzan bere amodio bizienaren seinaleak.

San Ieronimoren komentuko elizan sartu zen batez, komentuko serorek ikusi zuten lurra galdurik airean zagola, zerafin bat iduriago gizon bat baino.

Gauza bera behin baino gehiagotan gertatu zitzaion, Aingeruen komentuko elizan.

Hori ikusirik, komentuko serorek gutizia erakutsi zuten sainduarekin ele egiteko.

Sainduak ez zuen gaitzetsi seroren galdeitza, agian haren solasek zerbait on ekarriko zutela.